Ekonomia -
LAN HERIOTZA
63 urteko gizon bat hil da Donostian, lanean ari zela ondoezik sentitu ostean
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, gizona Barcelo Costa Vasca hoteleko harreran ari zen lanean gaueko txandan. Sindikatuaren arabera, urtea hasi zenetik lanean ari zela Euskal Herrian hil den 55. pertsona da.
Onintza Aiestaran | EITB Media
Azken orduotan 63 urteko gizon bat hil da Donostian, gaueko txandan lanean ari zela ondoezik sentitu ostean. LAB sindikatuak berri eman duenez, Barcelo Costa Vasca hoteleko harreran lan egiten zuen.
LABek salatu duenez, urtea hasi zenetik 55. lan heriotza da Euskal Herrian.
Ildo horretan, prekarietateak hil egiten duela salatu du sindikatuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea