Ekonomia -

Urtarrileko datuak

Etxebizitzen salerosketa % 8 jaitsi da Euskadin, eta % 26 Estatuan

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, abenduko datuekin alderatuz, etxebizitzen salerosketa % 42,3 igo zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketa % 26,3 jaitsi da Espainian 2012ko urtarrilean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuz. Guztira 33.087 salerosketa izan ziren urteko lehen hilabetean.

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, abenduko datuekin alderatuz, etxebizitzen salerosketa % 42,3 igo zen.

Saldutako etxeen % 86,2 etxebizitza libreak izan ziren eta gainerako % 13,8 babestutako etxebizitzak. Iazko urtarrilean gertatutakoarekin alderatuz, % 28,1 eta % 12,7 jaitsi dira, hurrenez-hurren.

Etxe berrien salerosketa % 17,5 jaitsi da azken urtean (17.885 saldu dira) eta bigarren eskukoak, berriz, % 34,5 gutxitu dira (15.202).

Salerosketa kopuruaren % 57,1 Espainiako lau erkidegoetan eman dira: Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Valentzian.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.455 salerosketa izan ziren urtarrilean, aurreko urteko datuekin alderatuz % 8 gutxiago.

Salerosketen % 50,2 Bizkaian egin ziren, Gipuzkoan % 34,2 eta Araban % 15,5.

Nafarroan, berriz, etxebizitzen salerosketa % 33,6 igo zen 2011ko urtarrileko datuekin konparatuz.

Urtarrilean, 114 salerosketa egin ziren Nafarroan 100.000 biztanleko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea