Ekonomia -

Greba orokorra

UGT eta CCOO: Gobernuak greba saihets dezake negoziatuz gero

CCOOk eta UGTk greba orokorra deitzeko lehenengo izapidea bete dute gaur eta negoziatzeko deia egin diote berriro Rajoyri.

Antonio del Campo eta Jose Javier Cubillo CCOOren eta UGTren Antolakuntza idazkariak. Argazkia: Efe
Antonio del Campo eta Jose Javier Cubillo CCOOren eta UGTren Antolakuntza idazkariak.
Antonio del Campo eta Jose Javier Cubillo CCOOren eta UGTren Antolakuntza idazkariak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio del Campo eta Jose Javier Cubillo CCOOren eta UGTren Antolakuntza idazkariek berretsi dute greba orokorraren bezpera arte protesta bertan behera uzteko aukera duela Espainiako Gobernuak negoziatzera eseri eta lan-erreforma aldatzen badu. Hori dela eta, greba bertan behera uzteko aukera "Gobernuko presidentearen esku" dagoela azpimarratu dute.

Bi ordezkariek greba orokorra deitzeko lehenengo izapidea bete dute gaur. Txostena aurkezterakoan, Cubillok esan du "pilota Gobernuaren teilatuan" dagoela eta sindikatuen aldarrikapenei jaramon eginez gero greba orokorra ez egiteko aukerak daudela.

SIMAn adiskidetze-ekitaldiaren akta ematearekin batera CCOO eta UGT sindikatuek joan den otsailaren 7an sinatutako Lan-Gatazkaren Irtenbide Autonomoaren Akordioa bete dute (greba ofizialki deitu arte negoziaziora derrigortzen du).

Datorren ostiralean Lan ministeritzara joango dira greba orokorrerako deialdia erregistratzera, nahiz eta hori egin eta gero ere negoziaziorako denbora egongo dela esan duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea