Ekonomia -

Aldaketa fiskalak

Gipuzkoako Ogasun Sailak 100 milioi euro gehiago bilduko ditu 2012an

PFEZ, Oinordekotza eta Dohaintza, eta Ondare eta Sozietate zergetan egindako aldaketekin, gipuzkoarrek 173 euro gehiago ordainduko dituzte batez beste. 80.000 lagunek euro batekoa igoera izango dute.

Helena Franco, Ogasun diputatua. Argazkia: EFE
Gipuzkoako Ogasun sailak 100 milioi euro gehiago bilduko ditu 2012an
Helena Franco, Ogasun diputatua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak 100 milioi euro gehiago bilduko ditu aurten, 2011 bukaeran Gipuzkoako Ogasun Departamentuak PFEZ, Oinordekotza eta Dohaintza, eta Ondare eta Sozietate zergetan ezarritako aldaketei esker.

Helena Franco Ogasun diputatuak eta Itziar Miner fiskalitate zuzendariak agerraldia egin dute Batzar Nagusietan, 2012rako aurreikusi duten diru-bilketaren berri emateko.

Guztira, 100,25 milioi euro gehiago bilduko dituztela aurreikusi dute, PFEZ, Oinordekotza eta Dohaintza, eta Ondare eta Sozietate zergetan ezarritako aldaketei esker.Era horretan, Gipuzkoako zergadun bakoitzak 173 euro gehiago ordaindu beharko ditu batez beste, nahiz eta kopuru hori oso era ezberdinean banatuko den, deklaratutako oinarriaren arabera, Francok nabarmendu duenez.

10.000 euro baino gutxiago deklaratzen dituzten 79.076 zergadunentzat euro batekoa izango da igoera, erreforma honen ostean. Francok azaldu duenez, goi eta erdi mailako klaseari eragiten dio gehienbat eta “zuzentasuna eta aurrerakuntza” lortzea dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea