Ekonomia -

Eurotaldearen bilera

Estutu bai; baina... itotzeraino?

Eurotaldearen presidenteak De Guindos ministroa itotzearen plantak egin ditu, eta horrek, serio-serio, ahal bezala eutsi dio txantxari. Defizitaren desbideratzea azaltzeko dago ministroa Bruselan.

Juncker presidentea De Guindos ministroa ''itotzen''. Argazkia: EFE
Juncker presidentea De Guindos ministroa ''itotzen''
Juncker presidentea De Guindos ministroa ''itotzen''. Argazkia: EFE

E.A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Juncker De Guindos ''itotzen'' Eurotaldearen bilera

Espainiak Europan bizi duen egoera erakusteko irudi ezin hobea izan da, dena den.

Espainiako defizitaren desbideratzea azaltzeko egin du Bruselara bidaia Ekonomia ministroak. Europarekin adostutako muga % 4,4koa bazen ere, Espainiak % 5,8koa iragarri du berriki. Bi eguneko bilera bukatu berria zela, Europako beste buruzagiei aurretik ezer esan gabe egin zuen Rajoyk defizit berriaren iragarpena, eta horrek hautsak harrotu omen zituen Europan.Haserre horren isla al da gaurko irudia? Argi dago Europak Espainia estutzen duela, baina... itotzeraino?Txantxa, behintzat, besarkada batekin bukatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea