Ekonomia -
Gobernua, bitartekari lanetan
Bertan behera, Iberiako pilotuek deitutako 24 greba-egunak
''Bi alderdien artean adostasuna bilatuko duen bitartekari bat izendatzea'' adostu dute sindikatuek eta enpresak.
Erredakzioa
Hilaren 16rako Iberian deituta zegoen greba-eguna bertan behera uztea erabaki dute SEPLA pilotuen sindikatuak eta Stavla hegazkineko laguntzaileen sindikatuak. Lanuzteak bertan behera uzteko Gobernua bitartekari lanetan aritu da, Sustapen Ministerioak igorri duen ohar baten arabera.
''Bi alderdien artean adostasuna bilatuko duen bitartekari bat izendatzea'' hitzartu dute sindikatuek eta enpresak, eta, beraz, bertan behera gelditu da hilaren 16rako eta 19rako deituta zeuden lanuzteak.
Guztira, 24 greba-egun deitu zituzten sindikatuek, Iberia Express kostu txikiko enpresa sortzearen aurka protesta egiteko.