Ekonomia -

Finantza erakundeak

Caixabank Banca Civica erostea aztertzen ari da

Erakunde katalanak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako ohar batean "integrazioa" aztertzen ari direla jakinarazi du, baina oraingoz ez dagoela "ezer zehaztuta" erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caixabankek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ohar bat igorri dio Banca Civica erostea aztertzen ari dela azalduz, baina bertan, ez dagoela "ezer zehaztuta" argitu du.

Azken orduetan hedabide ugarik jaso dituzte Banca Civica eta Caixabanken integrazioaren inguruan sortutako zurrumurruak. Banca Civica, hain zuzen, Gobernuak ezarri duen higiezinen saneamenduari aurre egiteko arazo gehien duen erakundeetako bat da. Zurrumurruen eraginez, goizean goizetik, Banca Civicako akzioak indartsu hasi dira goraka, eguerdian % 3,79 igotzen ari ziren, 2,40 eurora arte, Caixabankenak, berriz, % 0,25 ari ziren jaisten, 3,75 eurora arte.

Prentsan argitaratutako albisteen harira igorri dio Caixabankek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari oharra. "La Caixa eta Caixabank integrazio modu desberdinak" aztertzen ari direla azaldu du bertan, eta Banca Civicarena 'due diligence' prozesuan dagoela argitu du.

Caixabanken arabera, "operazioa aztertzen ari dira", ez dago ezer zehaztuta eta "Gobernu organoek ez dute inolako erabakirik hartu", erantsi du. 

Duela bi aste, Enrique Goñi eta Antonio Pulido Banca Civicako kopresidenteek hedabideen aurrean balizko bat-egite bat negoziatzen ari zirela onartu zuten, eta ondorioz, Gobernuak ezarritako finantza saneamenduari bi urtetan aurre egiteko aukera izango luketela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea