Ekonomia -
Gobernu Bilera
Bizkaiko ostalariek ondo hartu dute Jaurlaritzaren ordutegi aldaketa
Neurri honekin "guztia konponduko ez den arren", elkartearen aburuz ordutegia zabaltzeak hobekuntza bat ekarriko du.
Erredakzioa
Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak begi onez ikusi du Jaurlaritzak onartutako ordutegi aldaketa. Krisiak sektorean eragiten duela esan dute eta neurri honekin "guztia konponduko ez den arren", elkartearen aburuz ordutegia zabaltzeak hobekuntza bat ekarriko du.
Ohar baten bidez, horrela mintzatu dira ostalari bizkaitarrak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak astearte honetan onartu duen dekretu berriaz. Ordu erdi luzatuko da ostalaritza-establezimenduen itxiera ordua lanegunetan eta ordu bat ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan. Gainera, eskuduntza gehiago izango dituzte Udalek.
“Krisiak sektore honetan eragiten duen bezala, gizarte osoan ere eragiten du eta neurri hau ez da behin-betiko irtenbidea, hala ere, esan beharra dago hobekuntza bat dela, batez ere asteburuetan, ezinbestekoa zen irekitze orduak gehitzea”, onartu du elkarteak.