Ekonomia -

2011ko datuak

Etxebizitzaren prezioa % 12,2 jaitsi da EAEn eta % 10,9 Nafarroan

Prezioek azken lau urteetan jasan duten beherakadarik handiena da Estatuko Estatistika Institutuaren arabera.

Hainbat etxebizitzen eraikuntza lanak. Argazkia: EITB
Hainbat etxebizitzen eraikuntza lanak. Argazkia: EITB
Hainbat etxebizitzen eraikuntza lanak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzaren prezioa % 12,2 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2011 urtean, Estatuko batez bestekoa (% 11,2) baino apur bat indartsuagoa izan da beherakada.

Nafarroan, berriz, etxebizitzaren salneurriak % 10,9 egin zuen behera iaz.

Estatuko Estatistika Institutua 2007an hasi zen etxebizitzen prezioaren inguruko datuak biltzen eta sektoreak ordutik jasan duen jaitsierarik handiena da i2011koa.

Etxebizitzaren prezioa 2008an hasi zen merkatzen, % 5,4ko jaitsiera jasan zuen, eta 2009an ere beheraka jarraitu zuen, % 4,3 merkatu zen urte hartan. 2010ean, berriz, % 1,9 egin zuen atzera.

Etxebizitza berriaren prezioak % 8,5eko jaitsiera izan du 2011n, bigarren eskuko etxebizitzen salneurria, berriz, % 13,7 merkatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea