Ekonomia -

Jardunbide egokien kodea

Banku eta kutxa handiek utzarazpenak saihesteko plana babestu dute

Besteak beste, Kutxabank erakundea batu zaio etxetik kaleratzeko arriskuan dauden familiak babesteko araudiari.

Kutxabank utzarazpenen kontrako planari batu zaio. Argazkia: EITB
Kutxabank utzarazpenen kontrako planari batu zaio. Argazkia: EITB
Kutxabank utzarazpenen kontrako planari batu zaio. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank, Bankia, CaixaBank, Ibercaja, Unicaja eta BMN finantza erakundeek etxetik kaleratzeko arriskuan dauden familiak babesteko jardunbide egokien kodea beteko dute.

Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak (CECA) jakinarazi duenez, elkarte horretako zuzendaritza taldeko 6 kutxa handiek gaur egin dute bat planarekin, baina konfederazioan dauden gainerako kutxek gauza bera egingo dutela uste dute.

CatalunyaCaixak eta Novagaliciak, berriz, atzo iragarri zuten jardunbide egokien kodea beteko zutela, baita Banco Santanderrek, Sabadellek, Bankinterrek, Cajamarrek eta CRMk ere.

Kutxek jardunbide egokien kodea gizarte eta finantza bazterketaren kontrako borrokan oinarrituta dagoelako babestuko dutela adierazi du CECAk, horiek direlako, hain zuzen, erakunde horien sorreran finkatutako helburuetako batzuk.

Jardunbide egokien kodea

Jardunbide egokien kodea hipoteka zor duten errekurtsorik gabeko herritarrei laguntzeko neurrien lege-dekretuan jasota dago eta joan den larunbatean argitaratu zen, hain zuzen, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE).

Arau horretan azaltzen denez, finantza erakundeak ez daude kodea betetzera behartuta, aukera borondatezkoa da. Halaber, bat egitea erabakitzen dutenek, gutxienez, bi urtez bete beharko dute plana. 

Besteak beste, diru-sarrera txikiak eta kide guztiak langabezian dituzten familiek etxebizitza entregatuz kitatu ahal izango dute bankuarekin hartutako hipoteka-zorra, betiere haien etxebizitza nagusia bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea