Ekonomia -
Lan gatazka
Bilbobuseko langileek zorroztu egin dituzte protestak
Hilabetea bukatu arte, zortzi orduko lanuzteak egingo dituzte egunero, lan hitzarmen berria aldarrikatzeko.
Erredakzioa
Bilbobuseko langileek zorroztu egin dituzte protestak, martxoaren 29 arte zortzi orduko lanuzteak egingo baitituzte egunero.
Orotara 10 greba-egun izango dira, eta lanuzteak goizez eta arratsaldez egingo dituzte, bidaiari gehieneko orduetan, eta linea guztietan.
Aste honetan lehen lanuztea astelehenean egin dute, 07:30etik 11:30era egin dute. Bigarrena arratsaldez izan da, 16:30etik 20:30era.
Egun hauetan, hiru autobusetik bat baino ez da zirkulatuko, eta ondorioz, itxaron-epeak bikoiztu edo hirukoiztu egingo dira geltokietan.
Protestak zorroztuz, langileek lan hitzarmen berria negoziatzera behartu nahi dute Veolia (Bilbobusen zerbitzua eskaintzen duen enpresa).
Oraingoz ez da aurrerapausorik izan, eta enpresa batzordeak salatu du ez dutela bilerarik egin otsailaren 13tik.