Ekonomia -

2,65 dolar akzio bakoitzeko

Applek akziodunen artean dibidenduak banatuko dituela iragarri du

AEBetako enpresa teknologikoak 45.000 dolarreko balioan berrerosiko ditu akzioak.

Applek Pekinen duen egoitza. Argazkia: EFE
Applek Pekinen duen egoitza. Argazkia: EFE
Applek Pekinen duen egoitza. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple AEBetako multinazionalak 2012ko azken hiruhilekoan (uztailaren 1etik aurrera) akziodunen artean dibidenduak banatuko dituela eta akzioak 45.000 milioi dolarreko balioan berrerosiko dituela iragarri du.

Egoitza nagusia Kalifornian duen enpresa teknologikoak adierazi duenez, akzio bakoitzeko dibidendua 2,65 dolarrekoa izango da.

Burtsako Nasdaq indize teknologikoaren saioaren aurretiazko operazioetan Appleren tituluak % 0,21 irabazten jarri dira, hau da, 586,4 dolarrean, alegia.

Steve Jobsek sortutako enpresako zuzendaritzak erabaki hori hartu du 97.600 milioi dolar esku-diruan eta negoziazio baloreetan nola bideratu daitekeen eztabaidatu ostean.

Tim Cook buru duen konpainia munduan balio handiena duen enpresa da jada, burtsan 550.000 milioi dolarreko kapitala du, zerrendan bigarren tokian dagoen enpresak baino nabarmen gehiago, izan ere, Exxon Mobil konpainiak 400.000 milioi dolarreko balioa du.

Applek adierazi duenez, administrazio kontseiluak erabakia onartu eta gero, akzioko 2,65 dolar banatuko dituzte 2012ko laugarren hiruhilekoan, datorren uztaila hasieratik aurrera, alegia.

Enpresa teknologiko estatubatuarrak iPad berria aurkeztu berri du eta joan den ostiralean jarri zuten salgai AEBetan, Australian, Canadan, Frantzian, Alemanian, Hong Kongen, Japonian, Singapurren, Suitzan eta Erresuma Batuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea