Ekonomia -

Metalgintza sektorea

Adegik metalgintzako soldatak izoztea proposatu du

Sindikatuak "langileen eskubideen murrizketa bortitzaren" aurka agertu dira. Sindikatuen eta patronalaren arteko zortzigarren bilera apirilaren 3an izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegik Gizpuzkoako metalgintzako langileen soldatak izoztea proposatu du. Sindikatuak urteetan lortutako "langileen eskubideen murrizketa bortitzaren" aurka agertu dira.

Gipuzkoako patronala ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin bildu da gaur. LABek, ordea, ez du bileran parte hartu, lan-erreformaren nondik norakoak aztertu nahi baititu.

Metalgintzako enpresaburuek soldatak izozteaz gain, lanaldia 16 ordutan igotzea proposatu dute. Halaber, lan-hitzarmenaren zenbait artikulu bertan behera utzi nahi dituzte. Adegik agiri batean azaldu duenez, krisiari aurre egiteko proposamenak dira; izan ere, metalgintzaren sektorea "oso egoera kritikoan" dago.

Adegiren hitzetan, lan-hitzarmenak "malgutasun nahikoa eman" behar die enpresei merkatuko egoera berriei egokitzeko eta lehiakortasuna ez galtzeko. Halaber, ahalik eta enpresa gehien eta lanpostu kopuru handiena mantendu nahi dituztela esan dute.

Adegiren arabera, Gipuzkoako metalgintzako langileek "Estatuko lan-hitzarmenenik onena" dute; lanaldi "txikienarekin" eta soldata "altuenekin", Arabakoek baino % 32 gehiago eta Bizkaikoek baino % 24 gehiago kobratzen dute.

ELAren hitzetan, patronalak negoziazio mahaira eraman ditu lan-erreformaren ondorioak, eta "horrek ez ditu enpresa txiki eta ertainen arazoak konpontzen".

CCOO sindikaturentzat, Adegiren proposamena "langileen eskubideen historian izandako murrizketa bortitzena" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea