Ekonomia -

Luzamendua

Bizkaiak eukaliptoaren hedapena 2025era arte geldiarazteko araua izapidetu du

2025eko abenduaren 31ra arte, xedapen hau indarrean sartu aurretik onartutako eukaliptodun baso-berritzeak baino ez dira baimenduko.

Eukaliptoak. Irudia: Rikardo Agirregomezkorta
Eukaliptoak
Eukaliptoak. Irudia: Rikardo Agirregomezkorta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak eukaliptoak lurraldean duen hedapena geldiarazteko luzamendua izapidetzeari ekin dio, espezie horren landaketa 2025eko abenduaren 31ra arte mugatzeko.

Aldundiak eskuragarri jarri du testua alegazioak aurkeztu ahal izateko. Testua Bizkaiko Batzar Nagusietan izapidetzen jarraituko dute, eta 2022ko lehen hiruhilekoan onartuko dutela aurreikusi dute.

Testuaren arabera, 2025eko abenduaren 31ra arte xedapen hau indarrean sartu aurretik onetsitako eukaliptodun birpopulatzeak edo une hori baino lehen izapidetzen ari zirenak eta azkenean onartu direnak baino ez dira baimenduko.

Landaketa horiek egiteko epea 30 egun naturaletan amaituko da, xedapena indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Halaber, soilik lursailean lehenago espezie horrek osatutako baso-masa bat egon bada baimenduko dela eukaliptoz birbasotzea ezartzen du luzamenduak, betiere aurreko landaketek legeria errespetatu badute.

Xedapen horren bidez, eukaliptoaren erabilera arautzeko eta haren hedapena geldiarazteko behar den lege-euskarria ezarri nahi da, espezie hori landatzeko mugak mendiei buruzko foru-arau berri batean sartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Bizkaiko Foru Aldundia