Ekonomia -

Errenta aitorpenaren kanpaina

Bizkaiak 532 milioi euro itzuliko dizkie zergadunei

Errenta-aitorpenen % 80 itzultzeko izango dira, kanpaina maiatzaren 2an hasiko da Bizkaian eta ekainaren 29an amaituko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak aurreikusten duenez, aurtengo errenta aitorpenaren kanpainan 605.000 deklarazio jasoko ditu. Gaur eman dute errenta aitorpenaren kanpainaren berri, maiatzaren 2an hasiko da eta ekainaren 21a arte iraungo du.

Errenta-aitorpenen % 80 itzultzeko izango dira eta gainerako % 20a, ordaintzeko. Guztira 532 milioi euro itzuliko ditu aurten Ogasunak eta 176 milioi euro ingresatuko ditu Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga (PFEZ) bidez.

Ondarearen gaineko zerga

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak aurtengo kanpainaren nondik norakoen berri eman du. Ondarearen gaineko zergaren aitorpenaren aldi baterako berreskuratzea dago berritasunen artean. Horri esker, Bizkaiko Ogasunak 40 milioi euroko diru-sarrera lortzea aurreikusten duela adierazi du Iruarrizagak.

2 milioi euro baino gehiagoko ondarea duten zergadunek aurkeztu beharko dute ondarearen gaineko zergaren aitorpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea