Ekonomia -
Polemika
Monti, kritikatik laudoriora Espainiak zuzenketa exijitu ostean
Espainiako krisiaren areagotzeak kutsatze efektua izan dezakeelako "kezka" azaldu zuen Montik, baina esandakoa zuzendu, eta "Espainiako Gobernuan konfiantza osoa" duela esan du.
Erredakzioa
"Espainiak kezkarako arrazoiak ematen dizkio Euorpari", esan zuen atzo Mario Monti Italiako lehen ministroak, "bere egoera ekonomikoak kutsatze efektua izan dezakeelako".
"Espainiako interes tasak gora doaz eta kutsatze efektuaren bitartez, denoi eragin diezaiguke, horregatik Europa oso kezkatuta dago", adierazi zuen. Adierazpen hauek polemika piztu zuten berehala eta Espainiako Gobernuak zuzenketa bat exijitu zion Italiako lehen ministroari.
Horregatik, Elisabetta Olivi Montiren bozeramaileak ohar baten bitartez, "Espainiako lan erreforma sakona" goraipatu du.
Montik, Rajoren Gobernuarekiko "konfiantza osoa" berretsi du oharrean.