Ekonomia -

Gizarte-Zerbitzuen datuak

Biztanleko gastu sozial handiena, EAEn

Gizarte-zerbitzuetan, biztanleko diru gehien (773,21 euro) Euskadin gastatzen da; ondoren, Nafarroan gastatzen da gehien (488,10 euro); eta azken postuan Balearrak daude (119,83 euro).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi da gizarte-zerbitzuetan diru gehien gastatzen duen erkidegoa, zehazki, 773,21 euro, Gizarte-Zerbitzuen Zuzendarien Elkartearen datuen arabera.

Espainiako batez bestekoa biztanleko 280 euro dira. Kopurua soberan gainditzen du Euskal Autonomia Erkidegoak, baita Nafarroak ere, 488,10 euro gastatzen baititu. Ondoren, Gaztela-Mantxa (467,58), Kantabria (370,11), Errioxa (363,72) eta Extremadura (353,73) daude.

Azken postuetan, ordea, Balearrak daude, biztanleko 119,83 euroko gastuarekin. Aurretik, Kanariak (155,69), Valentzia (129,56), Madril (207,39), Murtzia (230,72) eta Galizia (256,09) daude.

Balio absolutuetan, Andaluzia da gizarte-zerbitzuetara baliabide gehien ematen dituen erkidegoa; 2.337 milioi euro. Jarraian, Katalunia (2.111 milioi) eta hirugarren postuan, Euskadi.

Balio erlatiboak kontutan hartuta, ordea, Gaztela-Mantxak gastu osoaren % 11,74 bideratzen du gizarte-zerbitzuetara (Euskadik, % 6,77)

Txertaketako errenta minimoetan ere, Euskadiko datuak Espainiako altuenak izan ziren 2010 urtean, izan ere, 42 biztanleko lagun batera heldu ziren, Espainiako batez bestekoa, 147 biztanletik 1ekoa den bitartean.

Ezinduen laguntzen sistema ere biztanle gehiagorengana iritsi zen EAEn, eta pertsona helduentzako zerbitzuek ere Espainiako batez bestekoa gainditu zuten.

2011 urtean, bestalde, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzat eta behartsuentzat plaza gehien izan zituen erkidegoa izan zen EAE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea