Ekonomia -

Etxebizitza libreen alokairua

Eusko Jaurlaritzak alokairurako bitartekaritza programa abian jarri du

Etxebizitzak merkatu librean baino merkeago alokatzeko programa berria da, eta ASAP du izena. Diru sarreren muga 39.000 euro izango da eta 400 eta 650 euro bitarteko errenta ordainduko da.

Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua artxiboko argazki batean. Efe.
Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua artxiboko argazki batean. Efe.
Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua artxiboko argazki batean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onetsi duen dekretu baten bidez etxebizitza libreen alokairuaren merkatuko Bitartekaritza Programa sortu da (ASAP, Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), etxebizitza pribatuak neurrizko prezioetan alokatu daitezen.

Programa berriaren bitartez aukera eman nahi da etxebizitza pribatuak alokairuen merkatuan sar daitezen, errentarientzat arrazoizkoa izango den prezioan. Horretarako, Etxebizitza Sailak jabeei errenta kobratuko dutela bermatu egingo die, defentsa juridikoa izango dutela eta kalteak konponduko zaizkiela, kontingentzia horiek estaliko dituzten aseguru polizak kontratatuz.

Jabeei eskaintzen dizkien bermeen trukean Eusko Jaurlaritzak alokairuen gehieneko prezioak finkatuko ditu, eta merkatu librekoak baino prezio txikiago eta lehiakorragoak izango dira. Horrela, bere ingurune sozioekonomikoengatik merkatu libretik kanpo geratzen diren etxebizitza-eskatzaileek alokairuko etxebizitza eskuratzeko aukeragehiago izango dute.

Eusko Jaurlaritzak, programa bideratzeko, agente laguntzaile gisa jardungo duten bitartekari homologatuen sarea sortu du.

Udalerriaren arabera 400 eta 650 euro bitarteko errenta ordaindu beharko da. Urtean 7.000 eta 39.000 euro bitarteko diru sarrera ponderatuak dituzten pertsona guztiek alokatu ahal izango dituzte horrelako etxebizitzak.

Programan parte hartu nahi duten pertsona fisikoek edo bizikidetza-unitateek izena eman behar dute Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan.

Egitarau hau 2018ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea