Ekonomia -
Erreportaje berezia
‘Financial Times’ek Euskadin inbertitzeko aukerak nabarmendu ditu
Lau orrialdeko artikuluak, Patxi Lopez lehendakariari egindako elkarrizketa bat du eta ETAren indarkeriaren amaierak Euskadiren aukerak "sustatzen" dituela esaten du.
Erredakzioa
Financial Times egunkariak Euskadiri buruzko txosten berezi bat argitaratu du gaur, ETAk indarkeria utzi duenetik EAEk eskaintzen dituen inbertsio aukerak nabarmenduz.
Artikuluan Patxi Lopez lehendakariari egindako elkarrizketa bat azaltzen da eta ETAren indarkeriaren amaierak Euskadiren aukerak "sustatzen" dituela esaten du.
Lau orriko txostenean, abantaila moduan Euskadiko zerga-independentzia aipatzen da, "Espainiako zona txiroenei, Andaluziari esaterako, urtero diru transferentzia handiak egitera behartuta ez dagoelako".
Espainiako beste erkidegoekin alderatuta, Euskadin krisiak ez duela hain gogor jo diote eta eraikuntzaren burbuilak ez dizkiola beste kalte batzuk eragin aipatzen dute.
‘Financial Times’en artikuluaren beste puntu batean, Mondragon Korporazioaren lana goraipatu dute, eta Euskadiko "beste indargune" batzuk ere azaldu dituzte; Kutxabank sortzeko hiru aurrezki kutxen "fusio hotza" eta euskal gastronomia, esaterako.