Ekonomia -
Lege proposamena
PSNk, Geroa Baik eta Podemosek espakulazioaren aurkako Etxebizitza Lege berria proposatu dute Nafarroan
Proposatutako neurrien artean daude babestutako etxebizitzen izendapena mugagabea izatea, alokairu kontratuen erregistroa sortzea eta Alokairuaren Jasangarritasun Indizea ezartzea.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
PSNk, Geroa Baik eta Nafarroako Ahal Duguk Etxebizitza Lege bateratua aurkeztu dute, hainbat neurri berri arautze aldera: babestutako etxebizitzen izendapena mugagabea izatea, alokairu kontratuen erregistroa sortzea eta Alokairuaren Jasangarritasun Indizea ezartzea, besteak beste.
Lege proposamena prentsaurrekoan aurkeztu dute Jose Maria Aierdi Etxebizitza kontseilariak, Ana Ansak (Geroa Bai), Arantza Biurrunek (PSN) eta Mikel Builek (Ahal Dugu).
Aierdiren hitzetan, babes ofizialeko etxebizitzentzat gordetako lursailentzat eskatu dute babestutako etxebizitzen izendapena mugagabea, gisa horretako etxeekin egiten zuten negozio prozesuari erantzun nahian-edo. Hain zuzen ere, espakulazio horrek ekarri du gaur egun Nafarroak babes ofizialeko 30.000 etxebizitza gutxiago edukitzea -58.000 ziren lehen, eta 28.000 dira orain-.
Alokairu kontratuei dagokienez, asmoa da Estatuko araudiaren barruan sartzea, nahiz eta une honetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eten egin duen araudi berri hori.
Era berean, Alokairuaren Jasangarritasun Indizea ezarri nahi dute, etxebizitza bakoitzaren errenta prezio egokia zein den adosteko, Aierdik azaldu duenaren arabera.