Ekonomia -

Greba orokorra

Esperanza Aguirrek piketeak salatzeko dei egin die madrildarrei

Madrilgo erkidegoko presidentearen ustez, piketeak "joan den mendekoak dira".

Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidentea. EFE
Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidentea. EFE
Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidenteak greba orokor egunean "lanera joateko" eta pikete informatiboen "indarkeria eta koakzioak" salatzeko dei egin die "herritar guztiei".

Piketeak salatzeko helburuz, sare sozialetan "argazkiak eta bideoak" igotzea eskatu du.

Aguirrek Madrilgo PPko zuzendaritza batzordea batzartu eta gero egin du deia. Izan ere, agintariaren ustez, greba orokorrak "ez du zentzurik".

Madrilgo presidenteak esan du teknologiek "unean uneko gardentasuna" ahalbidetzen dutela eta, beraz, "edozein indarkeria ekintza salatzeko beharra betetzeko" eskatu die madrildarrei.

Aguirrek are gehiago sakondu du piketeen aurkako adierazpenetan: "joan den mendekoak dira".

Greba deialdiaz, Aguirrek iritzi dio arrazoi gutxi daudela lanuzteak deitzeko, eta "kutsu politiko argia" duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea