Ekonomia -
Iruzur fiskala
Bizkaiak iruzur fiskaleko 560 milioitik 367 berreskuratzea espero du
Bizkaiko Ogasunak 2011n iruzur fiskalean aurkitutako 560 milioi eurotik 367 berreskuratzea espero du, urte batean.
Erredakzioa
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuaren hitzetan, Bizkaiak iruzur fiskalean aurkitutako 560 milioitik 367 berreskuratzea espero du, urte batean.
Iruarrizagak azaldu duenez, batez beste aurkitzen duten iruzur fiskalaren % 70a "urte bateko epean berreskuratzen dute".
Hori horrela, "portzentaia hori erabiliz", dirua berreskuratzeko aurreikuspena honako hau izango litzateke: 30 milioi pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aurkitutako iruzurragatik; beste 85 milioi euro sozietateen errenten gaineko zergan eta atzerritarren erreten gaineko zergan iruzur egindakoagatik; 4 milioi ondare eskualdaketaren zergan aurkitutako iruzurragatik; 240 BEZagatik; eta, 8 milioi atxikipen fiskalagatik.
Iruarrizagaren esanetan, Ogasuna "ahalik eta zati handiena berreskuratzen saiatzen da, baina beti ez da posible; izan ere, iruzur egiten duen pertsonak bete neurriak hartzen baititu, eta beraz, zaila da diru hori berreskuratzea".