Ekonomia -

Martxoak 29

Grebak lan-erreforma aldaraziko ez duela ohartarazi du De Guindosek

Ministroak esan du greba orokorra arrakastatsua izan ala ez, dudarik ez dagoela lan-erreforma ez dela ''batere aldatuko''.

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa
Grebak lan-erreforma aldatuko ez duela ohartarazi du De Guindosek
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetarako lan-erreformaren aurkako greba orokorra deitu badute ere, Gobernuak ez du erreforma hori ''batere'' aldatuko, Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak esan duenez.

Rajoyren Gobernuak lan-erreformaren proiektuarekin ''funtsezko'' konpromisoa duela esan du De Guindosek, eta, greba arrakastatsua izan ala ez, bere hitzetan ''dudarik ez dago'' erreforma ez dela ''batere aldatuko''.

Edonola ere, ''elkarrizketa oinarri'' hartuta, ''iritzi guztiak'' entzungo dituztela esan du ministroak.

De Guindosek grebarako eskubidea errespetatzen duela azaldu du, baina, lanerako eskubidea ere errespeta dadin eskatu du. Martxoaren 29a egun ''erabat'' baketsua eta lasaia izatea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea