Ekonomia -
Zorraren krisia
Eurotaldeak erreskate funtsa 800.000 milioi arte indartzea adostu du
Zenbateko horretan, ordea, Greziaren, Irlandaren eta Portugalen erreskateetarako hitzartutako 300.000 milioi euroak jasotzen dira.
Erredakzioa
Euroguneko Finantza ministroek erreskate funtsa 800.000 milioi eurorarte indartzea adostu dute, zenbateko horren barruan, Greziaren, Irlandaren eta Portugalen erreskateetarako hitzartutako 300.000 milioi euroak jasotzen dira, Maria Fekter Austriako Finantza ministroak adierazi duenez.
"Funtsaren muga 800.000 milioi euroraino igotzeko kontsentsua dago" adierazi du Fekterrek hedabideen aurrean. Azaldu duenez, zenbateko horren artean 500.000 milioi euro bakarrik dira "berriak", kopuru hori erabiliko da, hain zuzen, Espainiari edo Italiari lagundu behar izanez gero.
Greziaren, Irlandaren eta Portugalen erreskateetarako bideratzeko hitzartuta dauden 300.000 milioi euro horiez gain, 240.000 milioi euroko erreserba bat sortuko da ezohiko kasuetarako, baina 2013 erdialdera arte soilik.
Formula hau Alemaniak funtsa areagotzearen inguruan zituen errezeloak direla eta adostu dute.
Europako Egonkortasun Mekaniskoaren 500.000 milioi euroak, Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaren 200.000 milioi euroak eta aldebiko maileguen erreskaterako eta Europar Batasunerako lehen funtsa baterako bideratutako 100.000 milioi euroak batuz lortu da 800.000 milioi euroak biltzea.
Zenbateko horretara iritsi izana garrantzitsua dela adierazi du Fekterrek, batik bat, Nazioarteko Diru Funtsa eta G20-a konbetzitzeko, izan ere, duela gutxi Nazioarteko Diru Funtsak errekurtsoak areagotu ahal izateko suhesiak indartzeko baldintzak ezartzea exijitu zuten.