Ekonomia -

Plan ekonomikoa

Gobernuak 329 milioi euroko zorra jaulkitzeko baimena eman dio EAEri

Horretarako, Euskadik behin baino gehiagotan zor publikoaren jaulkipena egin ahal izango du edo epe luzerako maileguak hartu ahal izango ditu.

Soraya Saenz de Santamaria y Cristobal Montoro. Efe.
Soraya Saenz de Santamaria y Cristobal Montoro. Efe.
Soraya Saenz de Santamaria y Cristobal Montoro. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak 329 milioi euroko zorraren jaulkipena (bonoak edo obligazioak) egiteko edo gehienez 329,34 milioi euroko balioagatik epe luzerako maileguak hartzeko baimena eman dio Euskadiri.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, 69,48 milioi euro 2012ko zorraren amortizazioak ordaintzeko erabiliko dute, eta beraz, operazioak ez du Euskadiren zorpetzearen handitzea ekarriko.

Gainerako 159,86 milioi euroak defizitaren finantziazio beharrak betetzeko erabiliko dute.

Operazio hori 2012-2014ko ekonomia eta finantza planaren barruan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea