Ekonomia -
Alemaniako ordezkaritza
Merkelen mezularia: 'Rajoyren erreformek hazkundea ekarriko dute'
Volker Kauder CDU Angela Merkelen alderdiaren buruak neurriak ezartzen jarraitu behar duela esan dio Rajoyri, batik bat erkidegoen gastua kontrolatzeko.
Erredakzioa
Volker Kauder CDU Angela Merkelen alderdiaren burua Mariano Rajoyrekin bildu da eta erreformek "hazkundea" ekarriko dutela adierazi du. Espainia bide onetik doala gaineratu du.
"Inpresio bikaina dut", esan du Kaudlerrek Rajoyk erreformak eta aurrekontuak azaldu ostean.
CDUren parlamentariaren iritziz, "Espainiak neurriak beharrezkoak direla dakielako hartu ditu erabakiak, ez batzuek dioten moduan, Merkelek nahi duelako".
Hala ere, oraindik neurriak ezartzen jarraitu behar dela ziurtatu du, batik bat erkidegoen gastua murrizteko.
Azkenik, Volker Kauder CDUko parlamentariak iragarri du Alemaniako enpresak Espainian inbertitzeko batzar batean parte hartuko duela Merkelek urrian, baina ez du tokia zehaztu.