Ekonomia -

Zergak

Araban ere ez da zerga amnistiarik izango

Javier de Andres ahaldun nagusiak uste du neurria ezartzeak zergadun "onak" diskriminatuko lituzkeela. Hori horrela, EAEko hiru lurraldeek egin diote uko Rajoyren neurriari.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak esan du Aldundiak ez duela zerga amnistia ezarriko, Gipuzkoak eta Bizkaiak egingo duten moduan. Andresen arabera, neurria ezartzeak zergadun "onak" diskriminatuko lituzke.

De Andresek prentsaurrekoa eman du gaur Diputatuen Kontseiluan zerga amnistiari buruz eztabaidatu ostean.

Araban, PPk nahi izanda ere ez zuten neurria ezartzea lortuko, izan ere, PPk ez ditu nahikoa diputatu arau fiskalak bere kasa onartzeko.

Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, zerga amnistiarekin 3,7 milioi euro inguru joango lirateke Aldundiaren kontuetara.

Hala ere, De Andresek onartu du neurria ezartzeak zergadun "onak" diskriminatuko lituzkeela. Gainera, 90eko hamarkadako "opor fiskalak" direla eta, Araban hainbat enpresa esfortzu handia egiten ari dela eta horiek ere diskriminatzea izango litzatekeela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea