Ekonomia -
2012ko Aurrekontuak
Aurrekontuek 546 milioi ezarri dizkiote EAEko Kupoari
Kupoa Euskadik Estatuari transferitu gabeko eskumenengatik ordaindu behar dion dirua da.
Erredakzioa
EAEk Estatuari, kupo gisa, aurten emango dion dirua 546 milioi eurokoa izango da; halaber, beste 43 milioi euro emango dizkio beste ordainetan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak gaur aurkeztutako Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuak jasotzen duen arabera.
Kupoa Euskadik Estatuari transferitu gabeko eskumenengatik ordaindu behar dion dirua da, besteak beste, defentsagatik edo atzerri arazoengatik.
Bestalde, 2012ko Aurrekontuen arabera, Estatuak 137,6 milioi euro ordainduko dizkio EAEri tabakoaren zereginetako hitzarmenaren harira, eta beste 10 milioi euro, Ertzaintzaren erretiro aurreratuaren kostuagatik.
Hala ere, azken urteetan, irizpide ezberdinak direla eta, desadostasunak sortu dira bi administrazioen artean likidazioen itxieran. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzetan, desadostasun hori 83 milioi eurokoa da.
Kupoaren inguruko desadostasunak 2007an dauka bere jatorria, eta transferitutako bi eskumeni dagokie: Dependentzia legearen zerbitzuengatik eta 2.0 Eskola planarengatik (hiru urte baino gutxiagoko umeak eskolatzeko plana) ordaindu beharrekoa.
2007-2011ko Kupoaren bost urteko Legea joan den abenduan bukatu zen eta egun atzeratu dute.