Ekonomia -

Aurrekontuak

Estatuak EAEn % 17,35 gehiago inbertituko du, 521 milioi 2012 urtean

Galiziarekin batera, Euskadi da 2012 urtean kopurua handituko duen erkidego bakarra. Gehiena, Sustapen ministerioaren inbertsioa da.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuaren sektore publikoko inbertsioa Euskadin 521,75 milioi eurokoa izango da 2012an, aurreko urtean baino % 17,35 gehiago, eta, Galiziarekin batera, inbertsioen kopurua handituko den erkidego bakarra izango da.

Gaur aurkeztu den aurrekontuen proiektuaren arabera, Estatuak erkidegoetan 15.500 milioi euro inbertituko ditu, 2011 urtearekin alderatuta, ia % 25 gutxiago.

Euskadin 521,75 milioi euro inbertituko ditu, erkidegoetan inbertituko den guztiaren % 4,1.

521,57 milioi euro horietatik gehiena, 445,04 milioi, Sustapen Ministerioak (Abiadura Handiko Trena) eta Ingumen Ministerioak bideratuko dute. Beste ministerioen inbertsioa 76,71 milioi eurokoa izango da.

Estatuko sektore publikoaren inbertsioaren kopuru handiena Andaluziarentzat gorde da, 1.851 milioi euro. Hala ere, lehengo urtearekin alderatuta, % 37,7 gutxiago da.

Euskadiz gain, inbertsioa soilik Galizian haziko da, zehazki, % 9,48. Ondorioz, erkidego hau, Andaluziaren ostean, inbertsioak egingo diren bigarrena izango da, Espainiako abiadura handiko trenaren inbertsioekin.

Inbertsioa Nafarroan % 40,69 jaitsiko da

Estatuak Nafarroan egingo duen inbertsioa % 40,60 jaitsiko da, zehazki, 79,98 milioi euroko inbertsioa egingo du erkidegoan gaur aurkeztu duten Aurrekontuen proiektuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea