Ekonomia -

Bihotzekoak jota

Amurrion hildako langilea gaixo zegoen amiantoagatik, CCOOren ustez

CCOO sindikatuak adierazi duenez, hildakoa gaixo zegoen amiantoagatik. Enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du apirilaren 11rako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko 58 urteko langile bat hil da Aceralava (Tubatex) enpresan, bihotzekoak jota, CCOOk esan duenez. Sindikatuak gaineratu du, hildakoa gaixo zegoela amiantoagatik.

Enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du apirilaren 11rako.

CCOO enpresak esan duenez, altzairutegian lanpostua aldatzeko txosten baten zain zegoen hildako langilea, izan ere, bere lanpostuan hauts asko harnasten zuen eta bere osasun egoerarekin bateragarria izango zen postu baten esperoan zegoen. "Ez dugu heriotza bere osasun egoerarekin lotu nahi, baina ez dago zalantzarik, horiek guztiak elementu negatiboak zirela", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea