Ekonomia -
Datorren ikasturtean
Jaurlaritzak 'Eskola 2.0' egitasmoarekin jarraituko du
Egun, 60.000 ikaslek dute ordenagailua eta datorren ikasturtean, Eskola 2.0 egitasmoa DBH 2. mailara iritsiko dela iragarri dute, beste 20.000 ikasle.
Erredakzioa
Jaurlaritzak Eskola 2.0 egitasmoarekin jarraituko duela esan du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak, Estatuak proiektua ezabatu duen arren. Helburua informazio eta komunikazioaren teknologiak hezkuntza sisteman txertatzea da eta lehen fasea Euskadin datorren ikasturtean "arazorik gabe" egingo dutela ziurtatu du sailburuak.
Ohar baten bitartez, Jaurlaritzak 2012rako aurrekontuetan ekimena DBH 2. mailara zabaltzea aurreikusita duela esan du. "Orain arte bezala ezartzen joatea da gure proposamena, urtero ikasture batean".
Datorren ikasturtean lehen fasea amaituko dutela iragarri dute, eta 80.000 ordenagailutara iritsiko direla. 48 milioi euroko inbertsioa izan da eta osotasunean Jaurlaritzak bere gain hartu duela nabarmendu du Celaak.
Egun, 60.000 ikaslek dute ordenagailua eta datorren ikasturtean, Eskola 2.0 programa DBH 2. mailara iritsiko dela iragarri dute, beste 20.000 ikasleetara.