Ekonomia -

Lanaldiaren luzapena

Euskal langile publikoek astean 37,5 ordu lan egin beharko dituzte

Neurria Rajoyren Gobernuak onartutako Aurrekontu Orokorretan agertzen da eta 65.000 euskal langileei eragingo die. EAEko funtzionarioek 10 urte zeramatzaten astean 35 orduko lanaldia egiten.

Neurria EAEko 65.000 funtzionariori eragingo die. Argazkia: Efe.
Neurria EAEko 65.000 funtzionariori eragingo die.
Neurria EAEko 65.000 funtzionariori eragingo die. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Funtzionarioek eta langile publikoen asteko lanaldia 37,5 ordura luzatzen duen neurria EAEn ere ezarriko da eta Jaurlaritzaren ardurapean dauden 65.000 langileri eragingo die.

Gasteizko Exekutiboa Estatuko Aurrekontu Orokorretan agertzen den aurrezteko-neurria aztertzen ari da, baina gaiaren inguruan "zalantza gutxi" daudela onartu dute.

Kontsultatutako iturrien arabera, neurriak oinarrizko arauaren maila du, eta, ondorioz, erkidegoetako administrazio guztiek bete behar dute.

Patxi Lopezen Gobernuak araua auzitegietara eramango du, bestela, iturri berberen arabera, "intsumisioan erortzea litzateke".

65.000 langile publiko

Estatuko Aurrekontuen arabera, neurria ez da funtzionarioentzat soilik; erakunde autonomo eta enpresa, patzuergo, fundazio eta unibertsitate publikoei ere eragiten die, nahiz eta haien lan-hitzarmenek kontrakoa esan.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea