Ekonomia -
Erreforma ekonomikoak
Olli Rehn: 'Espainia ausardiaz ari da konpromisoei aurre egiten'
Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioaren esanetan, Espainia "funtsezko erreformak ari da ezartzen" eta hauek merkatuetan "konfiantza sendotzen lagunduko dute".
Erredakzioa
Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioak ostiral honetan azpimarratu duenez, Espainia "ausardiaz ari da erronka ekonomikoei eta hartutako konpromisoei aurre egiten". Ondorioz, horrek merkatuetan "konfiantza apurka-apurka sendotzen lagunduko du".
"Ausardiaz ari da Espainia hazkunde eta enplegu erronkei aurre egiten. Herrialde hau hazkunde eredu jasangarriago bat eta enplegu gehiago sortu ditzazketen funtsezko erreforma ekonomikoak ari da ezartzen", esan du Rehnek. Hala ere, "Autonomia Erkidegoen finantza publikoen kudeaketa egokia arrakastarako elementu garrantzitsua izango da", ohartarazi du.
Joan den ostegunean Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroarekin hitz egin zuen Rehnek eta honek iragarri duenez, Espainiak Egonkortasun Egitarau berrituaren nondik norakoak azaldu ditu laster Bruselan. "Egonkortze fiskalerako bide sinesgarrirako beste elementu garrantzitsua da", adierazi du Rehnek.
Komisarioak azaldu duenez, Gai Ekonomikoetarako zerbitzuak Espainiako 2012rako aurrekontuak ari dira aztertzen baina orokorrean, eurogunean ezarritako defizitarekin bat egiten duela baieztatu du.
Aste honeten gorabehera handiak izan dira Espainiako Burtsan. Izan ere, ostegun honetan arrisku-sari espainiarrak 400 puntuko maila gainditu zuen abendutik lehen aldiz.