Ekonomia -
ERREGAIA
Gasolinaren prezioak marka berria ezarri du: 1,558 euro litroa
Gasolioak ere gora egin du eta 1,444 euro balio du litroak, maximo historikotik hamarren batera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasolinaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta marka berria ezarri du bigarren astez jarraian: 1,558 euro litroa. % 1,3 garestitu da astebetean.
Gasolioaren salneurria ere garestitu da, % 1,6 azken zazpi egunetan. 1,444 euro balio du litroak, maximo historikotik hamarren batera.
Europar Batasuneko (EB) Petrolio Txostenak ostegun honetan jakitera eman duenez, Espainiako Estatuan gasolina litroa batez beste 1,558 euroan saltzen ari dira aste honetan. Gasolioak, aldiz, 1,444 euroko salneurria du batez beste.
Iragan astean, 2012ko iraileko errekor historikoa gainditu zuen, bederatzi urte geroago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea