Ekonomia -

CAF

100.000 euro ordainduko dizkiote amiantoagatik hildako baten sendiari

Auzitegi Gorenak CAF enpresaren azken helegitea baztertu du eta 100.000 euro ordainduko dizkio amiantoagatik hildako baten sendiari.

CAF. Argazkia: EITB
CAF. Argazkia: EITB
CAF. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 103.390 euroko kondena ezarri dio CAF enpresari eta 100.000 euro ordainduko dizkio amiantoagatik hildako baten sendiari.

Donostiako lan-arloko epaitegiak lehenik, eta Euskadiko Justizia Auzitegiak ondoren, soldatzailearen familiaren alde egin zuten. CAFek helegitea jarri zuen Auzitegi Gorenean, beste epai kontraesankorrak zeudela argudiatuz, izan ere, Kataluniako Justizia Auzitegiak amiantoagatik kaltetutako beste langile baten eskakizuna gaitzetsi zuen.

Auzitegi Gorenarentzat, ordea, "ez dago kontraesanik bi epaien artean. CAFeko langilearen kasuan, heriotzaren eta gaixotasunaren artean kausalitatea zegoen, enpresak ez zuelako segurtasun neurririk hartu ezta osasun segurtasunik ipini", ondorioz, epaiaren ustez, "ez zen beharrezko ardurarekin jokatu".

Kataluniako kasuan, ordea, ez da horrelakorik frogatzen, horragatik, Gorenak CAF enpresaren kondena berretsi du eta soldatzailearen familiari kalte-ordainak eman beharko dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea