Ekonomia -

Erreformak

Gobernuak autonomien estatua berrikusi nahi du, 'dirua ez xahutzeko'

Autonomien estatua "kontrolik gabe" kudeatu dela uste Cristobal Montorok eta berrikustearen alde azaldu da.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun ministroak uste du autonomien estatua "kontrolik gabe" kudeatu dela, eta berrikusi eta berrantolatzearen alde azaldu da "dirua xahutzea ekiditeko".

El Mundo egunkarian argitaratu den elkarrizketa baten arabera, autonomiek defizitaren helburuarekin "bai ala bai" beteko dutela uste du, "ez dutelako beste aukerarik finantziazioa lortzeko". Montororen hitzetan, autonomien estatua "demokraziaren asmaketa handiena" da, baina "kontrolik gabe" kudeatu da eta dirua xahutzea ekiditeko erreformatu egin behar da. Ildo honetan Gobernuak hartu duen lehen erabakia, Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea martxan jartzea izan da. Ondoren, "gainjarritako eskumenak berrikusi eta berrantolatuko ditugu, eta segituan egingo dugu", adierazi du ministroak.

Montororen ustez, zerbitzu publikoen erreformak aurtengo Aurrekontuetan eragina izango du, eta autonomien elkarlanari esker, Osasunan eta Hezkuntzan eman behar diren zerbitzu publikoak zehaztuko dira. Era honetan, autonomien defizit helburua beteko dela uste du Montorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea