Ekonomia -

Kontsumoa

Euskadik 20.000 produktu merkatutik erretiratu ditu

Produktu horietako gehienak jostailuak dira, batik bat zibak, peluxeak, harmonikak eta txirulak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumobide EAEko Kontsumo Institutuak 256.000 produktu inportatu kontrolatu zituen iaz, eta horietatik 20.000 erretiratu egin zituen merkatutik, gehienak jostailuak, arriskutsuak zirelako edota ekoizpen akatsak zituztelako.

Agiri batean, Kontsumobidek azaldu du iaz zorroztu egin zituztela produktu inportatuen kontrolak.

Ondorioz, produktu horietako % 10 errefusatu egin zituzten, hau da, suntsitu egin zituzten edo euskal merkatuan sartzea galarazi zuten, eta gainerakoak ekoizleari itzuli zizkioten, akatsak zuzentzeko.

Kontrolatutako 256.000 produktuetatik, % 77 arropak eta osagarriak ziren, % 11 jokuak eta jostailuak, % 11 altzariak eta % 1 material elektronikoak.

Errefusatutako 20.173 produktuetatik, baina, gehienak jostailuak izan ziren, batik bat zibak, peluxeak, harmonikak eta txirulak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea