Ekonomia -

Iragarpena

2.500 eurotik gorako operazioak eskudirutan ordaintzea debekatuko dute

Debekua betetzen ez dutenek eskudirutan ordaindutako kopuruaren % 25eko isunak izango dituzte.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Kongresuan. EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Kongresuan. EFE
Debekatu egingo dute 2.500 eurotik gorako operazioak diruz egitea

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.500 eurotik gorako operazioak eskudirutan ordaintzea debekatu egingo dute eta neurria ostiralean Ministro Kontseiluan onartuko duten iruzurraren aurkako planean sartuko dute

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak egin du iragarpena, eta gutxienez enpresari profesional batek parte hartzen duen operazioetan "2.500 eurotik gora eskudirutan ordaintzea debekatuko da", adierazi du.

Gainera, debekua betetzen ez dutenek eskudirutan ordaindutako kopuruaren % 25eko isunak jasoko dituzte.

Kongresuan, Gobernuaren kontrol saioan egin du iragarpena Cayo Lara IUko koordinatzaile orokorrak zerga amnistiaren inguruko galdera bat egin dionean.

"Salbuespenezko neurria" dela azpimarratu du, eta soilik 2012an izango duela eragina. Espainiak defizit publikoa BPGaren % 3ra jaitsi behar duelako hartutako neurria dela adierazi du.

"Zerga batzuk igo ditugu, gastu publikoa murriztu dugu eta egoera honetan, ez genituen zergak gehiago igo nahi, horregatik du zentzua neurri honek".

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak gomendatuko jardunbidea dela esan du, eta ostiralean onartuko duten iruzurraren aurkako planarekin batera etorriko dela.

Espainian aurretik ere (1977an, 1984an eta 1991n, hain zuzen) antzeko neurriak hartu direla gogorarazi du, eta orduan, zerga amnistiak izan zirela adierazi du, legeztatu ziren errentek ez zutelako ezer ordaindu.

Mariano Rajoyk esan du Gobernuak oso ongi dakiela politika ekonomiko "gogorra" egin behar duela, eta epe motzera ez duela eraginik izango, baina "egitea beharrezkoa da", nabarmendu du.

Kongresuan, kazetariei egindako adierazpenetan, Espainiako ekonomiaren egoera "oso zaila" dela gogoratu du, "salbuespenezkoa", horregatik, Gobernuak, "salbuespenezko neurriak hartu behar ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea