Ekonomia -

Murrizketak

Euskadik ez du murrizketarik egingo Dependentzia Legean

Mariano Rajoyren Gobernuak 2012an laguntzapeko pertsonak artatzeko sisteman inor gehiago ez sartzea erabaki du, baina Euskadin ez da neurri hori ezarriko, foru aldundiek hala erabakita.

Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa. Efe.
Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa. Efe.
Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik ez ditu Estatuak Dependentzia Legerako iragarritako murrizketak egingo; foru aldundiek kudeatzen dute Legea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak jakinarazi du erabakia agiri baten bidez, Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak erkidegoetako ordezkariekin Madrilen egin duen bileraren harira. Bertan, Dependentzia Legearen garapena aztertu dute.

Alfonso Gurpegui Gizarte Gaietako sailburuordeak ordezkatu du Eusko Jaurlaritza bileran.

Mariano Rajoyren Gobernuak 2012an laguntzapeko pertsonak artatzeko sisteman inor gehiago ez sartzea erabaki du, baina Euskadin ez da neurri hori ezarriko, foru aldundiek hala erabakita. Eusko Jaurlaritzak, gainera, "erabat babesten" du erabaki hori, sailburuak azpimarratu duenez.

Zabaletaren hitzetan, krisia "ezin da gizarte eskubideak murrizteko aitzakia bihurtu"; hala ere, legea aztertu egin behar dela onartu du, “hobetzeko moduak aurkitzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea