Ekonomia -

Lan-gatazka

Metro Bilbaok ez du aldarrikapen berririk onartuko

Metroko langileen % 90-95ek bi orduko lanuztea egin dute berriro sindikatuen arabera. Zuzendaritzaren arabera, ordea, 740 langiletik, lanuztea 61 lagunek egin dute.

Lanuztea egin dute berriro Bilboko metroan. Argazkia: EITB
Lanuztea egin dute berriro Bilboko metroan.
Bilboko Metroaren auziak konpondu gabe jarraitzen du

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuen "aldarrikapen gehiago" ez dituela onartuko ohartarazi du gaur Metro Bilbaoko zuzendaritzak. Lanuzteak "presio neurri modura" mantendu egitea egotzi die sindikatuei, nahiz eta gidarien eta geltokiko ikuskatzaileak kontratatzearen inguruko ebazpena indarrean egon.

Greba batzordeak eta Metroko zuzendaritzak bilera egin dute gaur arratsaldean. Datorren astean batzartuko dira berriro ere "lan gatazka honi behin-betiko irtenbidea emateko helburuarekin", zuzendaritzak azaldu duenez.

Gaurko bileran, 2011ko uztaileko hitzarmenaren inguruan aritu dira gehien bat. Alde biek hitzarmen hura bete egingo dutela berretsi dute gaur, zuzendaritzaren arabera.

Gabonetako zerbitzua, bajak eta lanaldi murrizketak bete ahal izateko baldintzak negoziatzeko prest agertu da zuzendaritza.

Greba Batzordea osatzen duten sindikatuek jakinarazi dutenez, apirilerako deitutako lanuzteak mantenduko dituzte, eta mobilizazio horiek gogortuko dituzte "epe laburrean" Zuzendaritzarekin akordio bat adosten ez badute.

LAB sindikatuak azaldu duenez, gaurko lanuztearen "ardura osoa" Metro Bilbaoko zuzendaritzarena da, azken bi asteetan greba batzordearekin "biltzeari uko egiteagatik".

Gaur greba batzordea (ELA, CIM, LAB, UGT eta ESK) zuzendaritzarekin bilduko da lan gatazka aztertzeko eta urtebeteko gatazkari irtenbidea emateko asmoz.

Zuzendaritzak Epaitegien ebazpena "bi aldeek onartzea" nahi du gaurko bileran. Bilboko Epaitegiak bi aldeen iritziak hartu zituen aintzat eta onartu zuen, sindikatuek salatzen zuten moduan, ez zela adostutako gidari kopurua kontratatu, baina ontzat eman zuen 182 ikuskatzaile kontratatu beharrean 179 kontratatzea, Ibarbengoako geltokia oraindik ez dagoelako irekita.

Sindikatuek diote ebazpenak gatazkaren puntu bat ixten duela, baina beste arazo batzuk airean jarraitzen dutela, mantenuko langileen berregituraketa tarteko.

Mobilizazioak

Metro Bilbaoko langileek mobilizazioei ekin diete berriro Aste Santuko eta Pazko Asteko atsedenaren ostean eta gaur beste bi orduko lanuztea egin dute 05:30etik 07:30era langileen % 90-95ek, LABek jakitera eman duenez.

Metroko zuzendaritzak, orda, 740 langiletik, lanuztea 61 lagunek egin dutela adierazi du. "Gutxieneko zerbitzuetan" zehaztutakoa baino zerbitzu gehiago eskaini direla gaineratu du zuzendaritzak.

lanuzte gehiago
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea