Ekonomia -
Aurrekontuen balorazioa
Barredak uste du AHT '2016 urterako martxan egon daitekeela'
Aurrekontuetan iragarri diren murrizketak egoera ekonomikoak eragin dituela adierazi du Barredak, beste urteetako kontuen "arduragabekeriagatik".
Erredakzioa
Leopoldo Barreda Alderdi Popularreko diputatuak Gobernuaren ahalegina nabarmendu du Euskadin, Abiadura Handiko Trenaren garapenarentzat 314 milioi gordetzeagatik. "Etorkizun ekonomikoarentzat ezinbesteko proiektua da eta inbertsio honekin 2016 urterako martxan egon daiteke", gaineratu du.
Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentearekin batera, Barredak 2012ko Aurrekontuek Bizkaian egingo duten inbertsioaren balorazioa egin du.
Euskadiren kasuan, inbertsio produktiboa 521 milioi eurokoa dela ekarri du gogora ( 2011n baino % 17 gehiago) eta Bizkaiari dagokionez, 148tik 233 milioi izatera pasatu direla adierazi du.
AHTrentzat gorde den diru kopuruak "markak hautsi" dituela esan du Barredak. 314 milioitik, 150 Bizkaiarentzat dira, 95 Arabarentzat eta 70 Gipuzkoarentzat. Ildo honetan, Gobernuak AHTren alde egin duen "apustua" nabarmendu du eta 2016 urterako martxan egon daitekeela uste du.
Honen harira, "Espainiako Gobernuaren konpromisoa" azpimarratu du, "erkidegoan inoiz egin den inbertsiorik handienarekin".