Ekonomia -

Repsol - YPF

Argentinak YPF desjabetu du

Desjabetutako akzioen % 51 Argentinaren esku geldituko dira. Gainerakoak probintzien artean banatuko dituzte.

Cristina Fernandez Argentinako presidentea.
Cristina Fernandez Argentinako presidentea.
Argentinak YPF petrolio-enpresaren desjabetzea iragarri du

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Fernandez Argentinako presidenteak jakinarazi duenez, Repsolek kontrolatzen duen YPF petrolio-ustiategiaren % 51 desjabetu du.

Presidenteak Kongresura bidaliko du petrolio-ustiategiaren akzio gehienak desjabetzen dituen lege proiektua eta "interes orokorrekoa" aitortu du hidrokarburoen sektorea, Fernandezek Etxe Arrosan jakinarazi duenez.

Desjabetutako akzioen % 51 Argentinaren esku geldituko dira, eta gainerako % 49ak probintzien artean banatuko dituzte, 19 artikuluko lege proeiktuak jasotzen duenaren arabera.

Balioztatze auzitegiak salneurria jarrik dio enpresari, testuaren arabera; eta Estatuari baimena ematen dio "beharrezko ekintza guztiak hartzeko" YPFren kontrola lortu arte, hidrokarburoen horniketa ziurtatzeko.

Proiektuak enpresako "zuzendari guztien aldaketa" jasotzen du, eta "jardueraren jarraipena" bermatu nahi du.

Argentinako Gobernua YPF enpresari lau hilabetez presioa egiten egon ostean, desjabetzaren iragarpena heldu da; besteak beste, Argentinaren iritziz, produkzioak behera egin du YPFek ez duelako inbertsiorik egin.

"Hustiakuntza politika bati" amaiera jartzeko

Cristina Fernandezen hitzetan, YPFren kapitalaren desjabetzea proposatu dio Parlamentuari Repsolek kontrolatzen duen YPFren "hustiakuntza politikari" amaiera jartzeko.

"Hustiakuntza politika hori jarraitzekotan, ekoizpenik eta esploraziorik gabe, herri ia bideraezinean bihurtuko ginateke; ez baliabideen faltagatik, enpresen politikagatik baino", azpimarratu du.

Fernandezek azaldu duenez, lege proiektuak "19 artikulu dauzka, oinarri argiz eta zehatzez betetako 50 orrietan", YPFren % 51 desjabetzeko eta hidrokarburoen subiranotasuna "berreskuratzeko".

Roberto Baratta Argentinako Planifikazio Ministerioko Koordinazio idazkariordea YPFko egoitza korporatiboan aurkeztu da, Cristina Fernandezen Gobernuak gaur agindutako konpainiaren esku-hartzea gauzatzeko.

Akzioen kotizazioa bertan behera gelditu da

YPFren akzioen kotizazioa bertan behera gelditu da Buenos Airesen, albistea jakin eta berehala. Era berean, % 11 jaitsi dira Repsolen akzioak, New Yorkeko burtsan.

Ibex 35en zer gertatzen den, bihar jakingo dugu, izan ere, nazionalizazioaren berri, Europako burtsak itxi ondoren izan da.

Edonola ere, beltza izan da gaurko eguna Espainiarentzat. Arrisku saria gora doa etengabe, eta aste honetan, zorraren enkantea egin behar du Rajoyren Gobernuak.

Ildo horretan, Argentinak Repsol YPFren % 51 desjabetu izanak inbertitzaileei mezu ''oso negatiboa'' bidaliko diela eta bertako negozioak larriki kaltetuko dituela ohartarazi dio Europako Batzordeak Argentinari.

YPF, enpresa estrategikoa Argentinarentzat

YPF petrolio-ustiategia Argentinako ustiategietatik handienetariko bat da, hidrokarburoen bizkarrezurra eta Argentinak iraganean izandako ospea marka horrekin lotzen dute herritarrek.

1922an sortu zuten, Argentinan petrolioa aurkitu eta 15 urte beranduago. Petrolio Meategi Fiskalen hasierako enpresetariko bat izan zen eta nazioartean eredu gisa erabili zuten, besteak beste, Petrobas brasildarrak.Enpresa Carlos Menenen Gobernuaren (1989-1999) pribatizazio olatuaren menpe gelditu zen, eta 1999ko urtarrilean, Repsol YPFn sartu zen Estatuari % 14,9 erosi ostean, ia 2.000 milioi dolarrengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea