Ekonomia -

Udatik aurrera

Ryanairrek Bilbotik Kanarietara eta Sevillara hegaldiak jarri ditu

Maiatzak 1etatik aurrera egunero Madrilera eta Bartzelonara bidaiatu ahal izango da. 15ean Düsseldorfera eta ekainaren 22an Kanaria Handira eta Sevillara joateko hegaldiak hasiko dira.

Ryanair. Argazkia: EITB
Ryanair. Argazkia: EITB
Ryanair. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair hegazkin konpainiak Bilboko aireportutik uda honetan hegaldi gehiago jarriko dituela iragarri du. Kanaria Handira eta Sevillara bidaiatu ahal izango da, Luis Fernandez-Mellado konpainiako Espainiako marketin arduradunak esan duenez.

Bi konexio berri hauekin, denera Ryanairrek bost izango ditu Loiuko aireportutik maiatzaren 1etik aurrera, orduan hasiko baitira Bilbotik egunero Bartzelonara eta Madrilera joango diren hegaldiak.

Maiatzaren 15etik aurrera Dusseldorfera (Alemania) bidaiatu ahal izango da, oraingoz Ryanairrek iragarri duen atzerriko hiri bakarrera, eta astean hiru hegaldi egongo dira.

Kanaria Handira eta Sevillara joango diren hegaldiak ekainaren 22an hasiko dira, astean biritan lehen kasuan eta lautan bigarrenean.

Bost konexio hauekin, konpainiak Bilbon 500.000 bidaiari izatea 500 lanpostu sortzea aurreikusten du aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea