Ekonomia -

Erreformak

Juncker, Espainiako erreformekin 'harrituta', erreskatea baztertu du

Espainiak ez du atzerriko laguntzik beharko", adierazi du Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak.

Jean-Claude Juncker Euroguneko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker Euroguneko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker Euroguneko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako erreformekin "harrituta" dagoela esan du Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak eta Espainiak ez duela erreskaterik beharko uste du.

"Espainiak ez du erreskate programa eskatzeko beharrik", adierazi du Junckerrek, Ban Ki-moon NBEko idazkari orokorrarekin batera eman duen prentsaurrekoan.

"Harrituta nago Espainiak ezarri duen programarekin", esan du Luxenburgoko lehen ministroak eta "Espainiak ez du atzerriko laguntzarik beharko", gaineratu du.

Euroguneko presidentearen hitzak Espainiako zorraren arrisku sariaren etengabeko gorakaden ostean iritsi dira. Hala ere, Madrileko Gobernuak behin eta berriz erreskate bat eskatzeko beharra ukatu du.

Atzo, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adierazi zuen "konfiantza" osoa dutela arazo ekonomikoak gainditzeko Espainiak duen gaitasunean.

"Konfiantza osoa daukagu Espainiako gaitasunean eta bertako bazkideekin gertutik elkarlanean ari gara" esan zuen Barrosok Bruselan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea