Ekonomia -

7.500 lanpostu

Urritasuna dutenen lana sustatzeko diru-laguntzak onartu ditu Lanbidek

Lanbidek 32,6 milioi euroko diru-laguntzak emango ditu urritasunen bat duten lagunen enplegua sustatzeko; batez beste hilero 7.500 lanpostu.

Lanbide. Argazkia: EITB
Lanbide. Argazkia: EITB
Lanbide. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, aurten 32,6 milioi euro erabiliko ditu hilean betez beste 7.500 lanpostu sortzeko, gutxitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten lagunentzat.

Diru kopuru hori aurreko legegintzaldiko azken urtean egondakoa baino % 23 handiagoa da, orduan 6.097 lanpostu finantzatu baitziren.

Jaurlaritzaren kontseiluak gaur onartu duenez, akordio honekin hilero batez beste 7.500 lanposturentzat diru-laguntzak emango dira.

Horietatik % 50 inguru gutxitasun psikikoren bat duten langileentzat izango dira; % 44 gutxitasun fisikoa dutenentzat eta gainerako % 6a gutxitasun sentsoriala dutenentzat. Joan den urtean, Lanbidek 7.412 lanpostuetarako diru-laguntza eman zuen batez beste, urritasunen bat zuten Euskadiko langileentzat. Horietatik, % 58,9k zerbitzuen sektorean lan egin zuen, % 34,6k industrian eta gainerako % 6,5ek nekazaritzan edo eraikuntzan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea