Ekonomia -
Burtsa
Espainiako burtsak 7.000 puntuko maila galdu du
Urteko beste minimo bat jaso du eta 2003ko iraileko mailara hurbildu da. Ibex 35ek % 2,42 egin du behera, eta arrisku saria 423 puntuko mailan kokatu da.
Erredakzioa
Espainiako burtsak 7.000 puntuko maila galdu du 2009ko martxotik lehen aldiz; urteko beste minimo bat jaso du, eta 2003ko iraileko mailetara hurbiltzen ari da.
Ibex 35ek % 2,42 egin du behera gaurko saioan, besteak beste, balio handiek jasandako galerengatik, eta bonoen eta Altxorreko obligazioen enkanteak arrakasta handia izan arren.
Halaber, Frantziak kreditu kalifikaziorik onena galdu dezakeela jakin ostean, Ibex 35 6.908 puntuko maila jaitsi da, eta urteko galerak % 19,36raino heldu dira.
Bestalde, arrisku saria 423 puntuko mailan kokatu da saio bukaeran.