Ekonomia -

Murrizketak

Jaurlaritzak ez ditu unibertsitate tasak igoko

Prezio horiek igo ahal izateko legedia aldatzea proposatu die Jose Ignacio Wert ministroak Autonomia Erkidegoetako ordezkariei.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. Argazkia: EITB.
Euskadin ez dira unibertsitate tasak igoko

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez ditu unibertsitateetako ikasleek ordaintzen dituzten tasak igoko. Prezio horiek igo ahal izateko legedia aldatzea proposatu die Jose Ignacio Wert ministroak Autonomia Erkidegoetako ordezkariei.

Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez, Hezkuntza Ministerioak irekitako "bide" hori ez du indarrean jarriko. Wert ministroak Erkidego ezberdinetako ordezkariei egin die proposamena, Madrilen egindako bilera batean.

Ohar horretan, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren adierazpenak ere bidali ditu Jaurlaritzak. "Euskadin ez da inor unibertsitatera joan gabe geratuko, tasa horiek ezin dituelako ordaindu".

"Aberatsek ez dute inoiz arazorik izan Unibertsitatera joan ahal izateko. Benetako garaipena pertsona guztiak unibertsitatera joateko aukera izatea lortzea izan da", gogoratu du.

Celaaren hitzetan, euskal familiek bizi duten egoera ekonomikoaren ondorioz, Patxi Lopezen Gobernuak unibertsitatera joateko prezioak ez igotzea erabaki du azken hiru urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea