Ekonomia -

Lan gatazka Bilboko metroan

Egun giltzarria Metro Bilbaoko lan gatazkan

Sindikatuak eta zuzendaritza batzartu egingo dira. Gaur, lanuzteak izango dira 12:30 eta 15:30 artean.

Sindikatuek zorroztu egingo dituzte lanuzteak astebetean aurrerapausorik egin ezean. EFE
Sindikatuek zorroztu egingo dituzte lanuzteak astebetean aurrerapausorik egin ezean. EFE
Sindikatuek zorroztu egingo dituzte lanuzteak astebetean aurrerapausorik egin ezean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mobilizazio eguna berriro Bilboko metroan. Gaur, 12:30 eta 15:30 artean egingo dituzte lanuzteak, eta gutxieneko zerbitzuak % 40koak izango dira.

Gaurko egunak, baina, norabide aldaketa ekar lezake gatazkan, onerako edo txarrerako. Izan ere, zuzendaritza eta enpresa batzordea bildu egingo dira Lan Harremanetarako Kontseiluan.

Sindikatuek ultimatuma eman diote enpresari: astebetean aurrerapausorik izan ezean, protestak zorroztu egingo dituzte.

Oraingoz, baina, ez dute erabaki 24 orduko lanuzteak, greba mugagabea edo bestelako alternatibak egingo dituzten.

Metroko presidenteak eta kudeatzaileak agerraldia egingo dute gaur goizean Batzar Nagusietan, gatazkaren egoera azaltzeko.

Hurrengo lanuzteak hilaren 25ean (05:45etik 08:45era) eta 27an (08:00etatik 11:00etara) egingo dituzte.

Azken egun horretan, gainera, elkarretaratzea egingo dute Bilboko epaitegian, langileen soldata izoztearen aurkako epaiketa egingo baitute bertan.

Langileen aldarrikapenak

Sindikatuen esanetan, lagineen aldarrikapenak hauek dira: "plaza gabeko onartuen zerrendatik" lau gidari kontratatzea, barne araudia errespetatuta eta epai judiziala beteta; 166 lanposturentzat txanda berriak negoziatzea; jardunaldi murrizketek eragindako hutsuneak betetzeko akordioa ezartzea eta Gabon-gaueko zerbitzua kentzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea