Ekonomia -
Murrizketak
UGTk eta CCOOk 'salbuespen egoera'ren kontra mobilizatzera deitu dute
Sindikatuek apirilaren 29an kalera irteteko deia egin diete herritarrei Espainiako Gobernuak sortu duen "salbuespen egoera ekonomiko eta soziala" salatzeko.
Erredakzio
CCOO eta UGT sindikatuek datorren apirilaren 29an mobilizatzeko deia egin diete herritarrei, Espainiako Gobernuak sortu duen "salbuespen egoera ekonomiko eta soziala" salatzeko.
Horixe adierazi dute Ignacio Fernandez Toxo CCOOren idazkari nagusiak eta Candido Mendez UGTrenak prentsaurreko batean. Apirilaren 29rako manifestazioa iragartzeko eman dute prentsaurrekoa, Ongizate Estatuaren eta Zerbitzu Publikoen Defentsarako Plataformarekin eta Emakume Aurrerakoien Federazioarekin batera.
Era berean, maiatzaren 1a, Langileen Eguna, ez omen da "orri zuri bat" izango, bi egunez ia jarraian mobilizatzeko deia egin baitute.