Ekonomia -

Airelineak

Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako

Airelineak 30 eta 40 euro bitartean kobratzen die hegazkinera poltsa edo maletaren bat sartzen duten bidaiariei, Basic deituriko tarifa (denetan merkeena) kontratatzen baldin badute.

Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako
Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako
Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facua kontsumitzaileen elkarteak beste salaketa bat jarri du Vueling aire konpainiaren aurka, oraindik ere eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako. Tarifa garestienetan soilik eskaintzen du hegazkinera maleta edo poltsaren bat doan igotzeko aukera.

Hain zuzen ere, airelineak 30 eta 40 euro bitartean kobratzen die eskuko ekipajea sartzen duten bidaiariei, Basic deituriko tarifa (denetan merkeena) kontratatzen baldin badute.

"Optima, Family edo Timeflex tarifa garestienen kasuan, aldiz, eskuko bigarren maleta bat igotzeko aukera ematen die bidaiariei", ziurtatu du aipatu elkarteak ohar batean. Halaber, gogora ekarri du 2020ko azaroan ezarri zuela Vuelingek neurria, covid-19aren pandemia tarteko, "jende pilaketak saihesteko" asmoz hartutako erabakia zela arrazoituta. 

Kontsumoaren Kataluniako Agentzian jarri du salaketa Facuak, aire konpainiaren politika berria "gehiegizkoa" dela iritzita, "pandemia aitzakiatzat hartu baitzuen irabazi handiagoak lortzeko, kontsumitzaileen kalterako hartutako neurria izanda ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Gasteizko Aireportua Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua